Skip to main content

Autobus gidariak greban daude Hego Euskal Herrian

Ekonomia

2024, urr. 28 - 09:10
CCOO eta UGT sindikatuek deituta, greba eguna dute gaur Hego Euskal Herriko autobus gidariek. Greba goizeko lehen orduetan nabari izan da batez ere Bilboko eta Donostiako autobus geltokietan.
% 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta % 40koak Nafarroan.

Erretiroko adina aurreratzea dute aldarrikapen nagusi .Greba egun gehiago deitu dituzte azaroaren 11, 28 eta 29rako eta abenduaren 5 eta 9rako.Greba mugagabea egingo dute abenduaren 23tik aurrera, akordiorik lortu ezean.
Hamaika Telebista