Autobus-gidarien grebak jarraipen txikia izan du Hego Euskal Herrian
Ekonomia
Azaroaren 28 eta 29rako deitutako autobus grebak eragin gutxi izan du EAEn eta Nafarroan.
Sektoreko langileen aurretiazko erretiroa eskatzeko deitu dute greba. CCOO eta CGT sindikatuek deitu dute lanuztea Espainiar Estatu osoan. ELA, LAB eta UGTk ez dute deialdian parte hartu. UGT sindikatuaren kasuan, patronalarekin akordio batera heldu direla azaldu dute. Adostutakoren arabera, hainbat patronalek aurretiazko erretiroaren alde egingo dute. Hala ere, otsailean errege dekretu berria indarrean egon arte itxaron nahi dute. EAEn grebara deitu dituzte Bizkaibus, Euskotren, Lurraldebus, PESA, Bilbobus, Dbus eta Tuvisa. EAEn % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Jaurlaritzak. Nafarroako Gobernuak, berriz, % 40ko zerbitzu minimoak jarri ditu (% 60koak puntako orduetan).
Urriaren 28ko lanuztean baino jarraipen txikiagoa egon dela aitortu du CCOOk. Bizkaian, Bizkaibuseko autobusen % 85ek zerbitzua betiko moduan eskaini dute. Araban, Gasteizko Tuvisako langile bat izan ezik, Alavabuseko autobusak normaltasunez aritu dira. Gipuzkoan, Avanzak enpresa salbu (autobusen % 97 zerbitzuan), hiriarteko autobusek ez dute greba jarraitu. Nafarroan, autobusen % 95 ibili da lanean. Beste hiru lanuzte deitu dituzte abenduaren 5, 9 eta 23rako. Akordioa lortu ezean, greba mugagabea izango da.