Skip to main content

Autoglaseko EEEren prozesua berrabiarazi du epaileak

Ekonomia

Mikel Lopez de Ciordia

2024, Maiatza 06 - 12:05
Laudioko Autoglas enpresaren Enplegu Erregulaziorako Espedientearen prozesua berrabiarazi da, 6 hilabetez etenik egon eta gero. Prozesua urrian gelditu zuen Gasteizko merkataritza epaitegiak. Falta zen enpresaren salerosketari dokumentazioa aurkezteko 10 eguneko epea eman zien orduan epaileak Guardian eta Parter Capital taldeetako hainbat sozietateri. Aitzitik, dokumentazioa apirilera arte ez dute aurkeztu, prozesua etenik mantenduz. Orain, behin agiriak jasota, epaileak Autoglaseko kaleratze kolektiboaren prozesua berrabiarazi duela iragarri du ELA sindikatuak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista