Skip to main content

Ipar Euskal Herrian enpresen egoera “hauskorra” da oraindik, eskariaren beherakadaren aurrean

Ekonomia

2024, urr. 15 - 08:10

Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak bere barometro ekonomikoaren azken neurketa plazaratu du. Urte hasieratik hona bildutako datuekin osaturiko txostenak erakusten du enpresen egoera “hauskorra” dela oraindik, eskariaren beherakadaren aurrean.

Enpresaburuen bi zailtasun nagusiak inflazioa ( % 36) eta eskariaren jaitsiera ( % 34) direla azaldu dute. Datozen hilabeteei begira, enpresaburuek baikortasunari eusten diote beren jardueraren osasunari dagokionez: % 79k diote etorkizunari begira konfiantza dutela.

Hamaika Telebista