Skip to main content

Balenciaga ontziolak bilera bat eskatu dio PSEri enpresaren jarraipenari buruz duen jarrera argitzeko

Ekonomia

2025, ots. 11 - 11:02

Balenciaga ontziolako langileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan PSE-EEren Donostiako egoitzaren aurrean. Bilera eskatu diote Carlos Cuerpo Ekonomia ministroari, datorren larunbatean Donostian izango delako PSEren kongresuan.

David Tejerak (CCOO) azaldu du urtarrilaren 30eko Zumaiako Osoko Bilkuran gai batzuk planteatu zizkietela udal ordezkariei, baina PSEk “ez zutela inor bidali”. Hori dela eta, alderdiaren Donostiako egoitzara joan dira galdera hauek helaraztera: zergatik jartzen dituen PSOEk COFIDESen interesak Balenciagaren lanpostuen gainetik eta zer neurri hartzeko prest dauden enpresaren itxiera saihesteko.

Inbertsio “interesatuak” daudela berretsi dute, eta, horregatik, Espainiako Gobernuari dei egin diete “akordio bat” lortzeko eta bere garaian Donostiako epaitegi batek onartutako bideragarritasun plana gauzatu ahal izateko.

Hamaika Telebista