Beheranzko joeran jarraitzen du inflazioak Hego Euskal Herrian, %6,8ra jaitsita
Ekonomia
2022, abe. 14 - 15:12
Aurreko hilabetearekin alderatua, hamarren bat egin du behera, eta beste puntu apaldu da urte arteko prezioen igoera, %7,2tik %6,8raino. INEren esanetan, jaitsieraren arrazoia, erregaien, elektrizitatearen eta berogailuetarako erabiltzen den gasolioaren prezioen murrizketak eragin du, batik bat.
Erregaiak, duela urtebete baino %14,6 garestiago daude, baina ekainean, %39,7 garestiago zeuden. Argindarraren kasuan, martxoan %68,4 ari zen garestitzen, eta azaroan, berriz, %1,3 merkatu da aurreko urtearekin alderatuta.
Elikagaien prezioak, ostera, % 15,3 egin du gora azaroko urte arteko tasari dagokionean, urrian baino hamarren bat gutxiago.