Bertan behera utzi dituzte Lidl eta BM supermerkatuetako grebak
Ekonomia
2022, abe. 06 - 05:12
ELAk jakinarazi du astelehen honetan bi greba deialdi bertan behera utzi dituela. Langraiz Okako Lidl katearen bloke logistikoan akordioa lortu dute ELAk eta egiten ari ziren greba mugagabea bertan behera uztea erabaki dute. Akordioak amaiera eman dio hitzarmenaren blokeoari. BM supermerkatuetako enpresa batzordeak erabaki du astelehen honetan, hastekoa zen greba bertan behera uztea, asteburuan izandako bileretan aurrerapen garrantzitsuak lortu ondoren.