Skip to main content

Bertatik: “Helburu nagusiak lehenengo sektorearen sustapena eta pertsona zaurgarrien inklusio soziolaborala dira”

Ekonomia

2023, uzt. 06 - 05:07

Bertatik aurkeztu dute, tokiko elikagaiak eta baztertutako pertsonen laneratzea uztartuko dituen enpresa. Sortu berri den Bertatik enpresak hiru zerbitzu eskainiko ditu nagusiki: tupper-en etxez etxeko banaketa, elikagaien eraldatzea eta jangela nahiz bestelako sukaldeen kudeaketa. Gizarteratzea eta laneratzea erraztea eta elikadura jasangarria eta lurraldekoa sustatzea dute helburu. Hernanin egindako aurkezpenean, tokiko hainbat produktu erakutsi dituzte, etorkizunean eskainiko dutenaren erakusgarri. Horren inguruan hitz egiteko Andoni Zulaikarekin izan dugu hitzordua.

Hamaika Telebista