Skip to main content

Beste hamar greba egun Bizkaiko zahar etxeetan, ELAk deituta

Ekonomia

2023, mar. 10 - 04:03
Otsaila hasieran zortzi eguneko greba egin ostean, berriro mobilizatu egingo direla iragarri du ELA sindikatuak. Martxoaren 15etik 24ra greba egingo dute langileek. Patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak “bere horretan” jarraitzen dutela adierazi du ohar bidez.

Orain arte 29 greba egun egin dituzte Bizkaiko adinekoen egoitzetako beharginek, 2017tik berritu ez duten hitzarmena salatzeko. Otsailean deitoratu zutenez, enpresek %6-10 igo dizkiete tarifak egoiliarrei, argudiatuz lansarien igoerari aurre egin behar diotela, baina, ELAren arabera, langileek ez dute hobekuntzarik igarri.
Hamaika Telebista