Bigarren greba eguna Arabako erresidentzia pribatuetan
Ekonomia
2023, aza. 09 - 11:11
Arabako erresidentzia pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek Gasteizko kaleetara atera dira berriz ere greba egun berri batean. Lanuzte hauekin 29 lanuzte izango dira azken hiru urteetan egindakoak. Langileek hitzarmen probintziala aldarrikatzen dute, beraien lan baldintzak Bizkaia eta Gipuzkoako langileen baldintzekin parekatuz. Besteak beste, Araban oinarrizko soldata mila ehun eurokoa den bitartean, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.800 euro ingurukoa da. Ostiralean erresidentzietako egoiliarren familia, mugimendu feminista eta hainbat eragileekin batera adostutako dokumentua Arabako Foru Aldundira eramango dute, negoziazioa desblokeatzea eta negoziazioan aurrerapausoak ematea aldarrikatuz.