Skip to main content

Bigarren urtez, SALICA enpresako 138 langilek ERTEan jarraituko dute

Ekonomia

2024, urt. 25 - 14:01
SALICA Bizkaiko arrain kontserben sektoreko enpresarik handiena da, 173 langilerekin hain zuzen. 2023an egin bezala, 2024rako ere Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedientea (ERTE) aplikatu diete 138 beharginei (132 Bermeoko lan zentrokoak eta 6 Erandiokoak). Bigarren urtez jarraian, "produkzioari lotutako arazoak" argudiatu eta "ERTE" deritzon baliabidea erabili du enpresak, haien esanetan "neurri koiuntural" gisa.
Langileek adierazi dute, "kezkaz" bizi dutela egoera, bigarren urtez jarraian emandako urrats honek, enpresaren etorkizunaz zalantza izan dezaten baitakar. Produkzio arazoengatik aplikatu zieten ERTEa 138 langileei arazoei "irtenbidea emateko", baina ez da hori aldatzeko "borondaterik ezta lan baldintzak bermatzeko ahaleginik egin". Bigarren urtez berdin jarraitu beharko dutela gehitu dute langileek.
Hamaika Telebista