Skip to main content

Bilboko suhiltzaileek agindutakoa ez betetzea leporatu diote udal gobernuari

Ekonomia

2023, Maiatza 24 - 17:05
Martxa bat egin dute Miribillako parketik udaletxera. Bertan, udal plantillarekin batera, Juan Mari Aburtoren tokiko gobernuak negoziazio mahaian egindako promesak bete ditzala eskatu dute.

Suhiltzaileek duela hilabete batzuk hasi zituzten protestak, jokabide suiziden aurrean jarduteko beharrezko prestakuntza ukatu zietenean. Kolektiboaren eskaeren artean dago suhiltzaile-parke berri bat eraikitzea, Deustuko behin-behineko parkea ordezkatzeko, 11 urte baitaramatzate bertan lanean. Era berean, kritikatu egin dute osasun-langileen lanak egin behar izatea baliabide faltagatik.
Hamaika Telebista