Bilboko suhiltzaileek greba egingo dute uztailaren 1ean eta 6tik 8ra
Ekonomia
Bilboko suhiltzaileek Udalaren kudeaketa txarra salatu dute gaurkoan egindako prentsaurrekoan, eta greba egun gehiago iragarri dituzte. Horrez gain, Bilboko udaletxeko areto batean deituta zuten agerraldia, atzo Udalak baimena eman zien bertan egiteko. Baina ohartarazi dutenez, azken momentuan, atzera bota dute eta horregatik udaletxearen atarian egin behar izan dute prentsaurrekoa.