Bildarratzek adierazi du garraio zerbitzua geldiarazteak ondorioak izango dituela
Ekonomia
2023, ira. 11 - 14:09
Jokin Bildarratzek, Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, azpimarratu du enpresek legea betetzen ez badute ondorioak izango dituztela. Izan ere, eskola-garraioko enpresek eskatutako kautelazko neurriak Hezkuntza Sailak atzera bota ditu; beraz, adieraz duenez, zerbitzua eskaintzera behartuta daude. Ez dago, momentuz, datu zehatzik baina gaur Araban eta Bizkaian ez da guztiz bete eskola garraio zerbitzua, batez ere landa eremuan.