Biltzar Arteko Batzarra egingo du LABek otsailaren 25ean
Ekonomia
2025, urt. 13 - 15:01
Otsailaren 25ean Irungo Ficoba aretoan egingo du LAB Sindikatuak Biltzar Arteko Batzarra. Bi Biltzar Nagusiren artean egiten duen parte hartze ariketa da eta bertan jorratuko dituzten gaien aurrerapena egin dute astelehen honetan Bilbon Igor Arroyo, LABeko koordinatzaile orokorrak eta Izaskun Garcia antolakuntza idazkariak.