Skip to main content

Bizkaibusek urtebetez Barik txartela erabiltzen dutenentzat prezioak %50 merkatzea onartu du

Ekonomia

2024, urt. 12 - 12:01
Bizkaiko Foru Aldundiak ostegun honetan onartu du % 50eko deskontua egitea Barik txartela erabiltzen duten Bizkaibuseko bidaiariei, urtarrilaren 14tik hasita eta 2025eko urtarrilaren 13ra arte.
Bizkaibusen zerbitzuan, Creditrans eta Gizatrans txarteletan, Aldundiak du deskontuak zuzenean aplikatzeko eskumena, gaur bertan prentsaurrekoan gogora ekarri dutenez.
Prezioak % 50 merkatuta, Aldundiak "azkartasunez jokatu du, urtebetez ohiko bidaiarien tarifei hobaria emanez", Leixuri Arrizabalaga bozeramaileak azaldu duenaren arabera.
Ogasun ministro Maria Jesus Monterok aurreratu du Juntsekin akordioan, aurrerantzean Estatuak ematen duen %30eko hobariak ez ditu erkidegoak tarifak %20 gehiago merkatzera baldintzatuko. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi du behin-behineko abonuek % 20ko deskontua dutela, abenduaren 26tik.
Hamaika Telebista