Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Bizkaiko Aldundiak eta EH Bilduk aurrekontu akordioa itxi dute

Ekonomia

2024, abe. 17 - 09:12
Bizkaiko Aldundian ere akordio bat itxi dute foru gobernuak eta EH Bilduk. Koalizio abertzaleak jakinarazi duenez, abstenitu egingo da Bizkaiko aurrekontuen bozketan, 33 milioi euroko “proposamen sorta zabal baten truke”.
Bizkaiko Foru Aldundiak esan du gustura dela akordioarekin, eta bat datorrela “Bizkaiko gizarteak behar dituen politika eta ekintzen inguruan kontsentsuak handitzeko duen borondatearekin” 29 dira EH Bildurekin adostutako neurriak. Hamabost milioi euro garraio publikoa sustatzeko izango dira; hamar milioi, zaintza sistema komunitarioa bultzatzeko; bost, lehen sektorera eta lurralde garapen orekatua lortzeko trantsizio energetikoarekin lerrokatuta; bi, etxebizitza eta gazteen emantzipazioa sustatzeko; eta bat industria ondarea bultzatzeko.
Neurri horiek 2025eko aurrekontuen zuzenketa partzialen tramitazioan edo hurrengo hiru urteetako aurrekontuetan onartuko dira, Aldundiak jakinarazi duenez. EH Bilduk esan du aurrekontuak ardatz estrategikoetan kokatu direla eta herritarren arazo nagusiei erantzuten dietela. EH Bilduren iritziz, akordioarekin Bizkaiko gizartea ateratzen da irabazten.
Hamaika Telebista