Skip to main content

Bizkaiko baserritarrak kalera atera dira

Ekonomia

Bizkaiko baserritarrek Bilboko kaleak hartu dituzte goizean, ENBA eta EHNE sindikatuek deituta, protesta egin dute Bilbon "Eutsi baserriari" lelopean. Goizean goiz Bizkaiko hainbat gunetatik abiatu dira eta San Mamesen batu. Gasteizen, aldiz, baserritarrek elkarretaratzea egin dute eta bilera eduki dute Arabako ahaldun nagusiarekin.