Bizkaiko ehungintzak akordioa sinatuko du asteazkenean
Ekonomia
2023, eka. 20 - 17:06
Zortzi urteren ostean, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek sektorearen hitzarmena eguneratzea lortu dute eta asteazkenean sinatuko dute Bizkaidendak eta Cecobi patronalekin. Guztira, 43 elkartek osatzen dute Bizkaidendak patronala, eta 3.400 establezimendu baino gehiago kudeatzen ditu. Akordioa 2026. urtearen amaierara arte egongo da indarrean.