Skip to main content

Bizkaiko esku-hartze sozialak greba egingo du abenduaren 21ean eta 28an

Ekonomia

Greba egun gehiago iragarri dituzte abendurako Bizkaiko Esku Hartze Sozialean. ELA, CCOO, LAB eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilbon Gizardatzen egoitzaren aurrean, eta bertan sektoreko langileek negoziazio mahaian dagoen blokeo egoera azaldu dute.Hala, lan gatazka askatzeko urratsak emateko exigitu diete patronalei. Era berean, adierazi dutenez, erakundeak egoeraren erantzule nagusiak dira, eta, horregatik, erantzukizuna galdegin diete Eudel, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiari.