Skip to main content

Bizkaiko esku hartze sozialak greba eguna du berriro

Ekonomia

Aiara de Urreta

2023, eka. 20 - 13:06
ELA, CCOO, LAB eta ESK sindikatuek grebara deitu dute Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektorea. Gaur eta bihar lanuzte egunak dituzte. Urte eta erdi baino gehiago daramate hitzarmena berritu gabe. Hala, langileak osasuna arriskuan jartzen duten eta lan-baldintzak pobetzen dituzten neurrien aurka borrokatzeko kalera atera dira. Datorren astean beste negoziazio mahaia bat dute, eta sindikatuen esanetan, pilota patronalaren teilatuan dago.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista