Bizkaiko etxez etxeko laguntza sektoreak greba eguna izan du berriro, LABek deituta
Ekonomia
Bizkaiko etxez etxeko laguntza sektoreak greba eguna izan du berriro, LABek deituta .Sektoreko langileek zazpi urte baino gehiago daramatzate lan hitzarmena berritu barik, eta negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute. Patronalak %3,6ko soldata igoera proposatu du, baina beharginentzat ez da nahikoa. Egoera horrela, martxoaren 8an berriro lanuztea egingo dute