Bizkaiko merkataritzako langileek %18ko soldata igoera izango dute
Ekonomia
2023, uzt. 26 - 11:07
Cecobi patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dute aurreakordioa. Lurraldeko 5.000 langileri eragingo die itun berriak. Akordioak % 18ko soldata igoera aurreikusten du, eta indarraldia amaitzean KPIa berrikusiko da. Soldata igotzeaz gain, lanaldia urtean hamabi orduan murriztuko zaie, eta atzerapenengatik 900 euroko konpentsazio ordainsaria jasoko dute langileek. Horrez gain, hitzarmeneko baldintzek ez dute mugarik izango denboran.
Aurrerapenak lortu diren arren, ELAk uste du oraindik hobekuntzak egin behar direla sektorearen erosteko ahalmenaren galera eragozteko.
Aurrerapenak lortu diren arren, ELAk uste du oraindik hobekuntzak egin behar direla sektorearen erosteko ahalmenaren galera eragozteko.