Bizkaiko metalgintzako gehiengo sindikala: 'Aurkeztuko dugun proposamena korapiloa askatzeko modukoa da'
Ekonomia
2022, abe. 21 - 04:12
Bizkaiko metalgintzako 'korapiloak askatu gabe' jarraitzen du; hala ere, beste aukera bat dute sindikatuek eta patronalak lan hitzarmenaren negoziazioan. Abenduaren 14an bildu ziren azkenekoz, baina, patronalak ez zuen proposamen berririk aurkeztu. Bien bitartean, gehiengo sindikalak aurreko bileran konpromisoa hartu zuen beste eskaintza bat aurkezteko.