Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako gatazka askatzea edo astebeteko greba jokoan dago bileran

Ekonomia

2022, aza. 08 - 09:11
Bizkaiko metalgintzako gatazkan egun erabakigarria da gaurkoa. Udazkeneko grebaldiaren ondoren, berriro bilduko da lan hitzarmenaren negoziazioa mahaia, hau da, FVEM patronala eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak. Astebeteko grebaldia dago jokoan, izan ere, Bizkaiko metalgintzako plataformak astebeteko grebaldiarekin mehatxatu zuen lan hitzarmen duina mahaigainean jartzen ez badu FVEMek.
Hamaika Telebista