Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera
Ekonomia
Aiara de Urreta
2022, eka. 30 - 15:06
Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko erantzuna izan du, sindikatuen arabera. FVEM patronalaren arabera, aldiz, erantzuna %29koa izan da. Bizkaiko metalgilaren greba ELA, LAB CCOO eta UGTek deitu dute, bihar ere greba eguna dute. Sektoreko 52.000 langile daude deituta lanuztera hitzarmenaren blokeoa salatzeko.

















