Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako hitzarmena sinatu dute gehiengo sindikalak eta patronalak

Ekonomia

2023, mar. 24 - 11:03
Bizkaiko metalgintzako 2022-2025 aldirako hitzarmena sinatu dute LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta patroanalak. Otsailaren 3an lortutako aurreakordioaren ondorioa da. Orain erregistratzea eta sektorean aplikatzea dagokie. Gehiengo sindikalak deritzo akordioa positiboa dela, ELAk, berriz, salatu duenez hamaika eguneko grebaren ondoren, sindikatu sinatzaileek langileak pobretzen dituen hitzarmen bat adostu dute.
Hamaika Telebista