Bizkaiko metalgintzan akordiorik ez, baina bi aldeek konpromisoa hartu dute eskaintza berriak aurkezteko
Ekonomia
2022, abe. 15 - 03:12
Astebeteko grebaren ostean, asteazken honetan negoziazio bilera izan dute, FVEM eta ELA, LAB, CCOO, eta UGT sindikatuek, hala ere, ez dute akordiorik lortu bi aldeek.
Hala eta guztiz ere, gehiengo sindikalak abenduaren 21erako beste bilera batera behartu du patronala, eta proposamen berri bat egiteko konpromisoa hartu dute sindikatuek, “negoziatzailea izaten jarraituko duena”.
Horregatik, sindikatuek grebaren eta mobilizazioaren alde egiten jarraitzen dute, ELAren ustez, greba mugagabea deitzeko garaia iritsi da.