Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako plataforma: 'FVEMek esaten du akordiorako prest dagoela, baina ez du ezer egiten'

Ekonomia

2022, aza. 16 - 12:11

Bizkaiko metalgintzak akordiorik gabe jarraitzen du. Atzoko bileran ez ziren urratsak eman lan hitzarmenaren korapiloa askatze aldera. Bizkaiko metalgintzako plataformak bi mugimendu egin zituen eskaeretan, FVEMen arabera, aldiz, irrigarriak zirenak. Edonola ere, patronalak ez zuen proposamen berririk eraman negoziazio mahaira. Hala, momentuz, sindikatuek deitutako bost eguneko grebaldiari eutsi diote.

Hamaika Telebista