Bizkaiko metalgintzako sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilbon, indarkeria gaitzesteko
Ekonomia
2022, aza. 30 - 17:11
Bizkaiko metalgintzako langileek bederatzigarren greba eguna izan dute, goizaldean, Ertzaintza pikete nagusiaren aurka oldartu da Arteako industrialdean, eta lau langile zauritu ditu. Horietatik bi gutxienez LAB sindikatutako ordezkarik ziren, eta ospitalean artatu behar izan dituzte. Eguerdian Basaurin egindako manifestazioan ere liskarrak egon dira. Indarkeria salatzeko, sindikatuek elkarretaratzea egin dute arratsaldean, EAJren egoitzaren aurrean.