Bizkaiko ostalaritzak grebak egingo ditu patronalak negoziatzeari uko egiten dion bitartean
Ekonomia
Aiara de Urreta
2023, eka. 14 - 14:06
Bizkaiko ostalaritzako sektoreak greba egingo du ekainaren 29an eta 30ean. 2020tik dute lan hitzarmena berritu barik, eta patronalekin edukitako negoziazio mahaiek ez dute korapiloa askatu. Duela hiru hilabete bildu ziren azkenekoz sindikatuak eta patronalak, eta beste negoziazio bilera bat exigitzen diote.


















