Skip to main content

Bost hilabetez kobratu barik egon ostean, Bizkaiko Correoseko langileek greba mugagabea abiatu dute

Ekonomia

Olatz Zendagortagalartza

2023, aza. 03 - 10:11

Correos posta-zerbitzuak garbiketarako azpikontratatutako Limpiezas J. Cordoba enpresako langileek salatu dute bost hilabete daroatzatela soldata kobratu barik eta, egoera konpontzeko neurririk hartu ez delakoan, greba mugagabera joatea erabaki dutela jakinarazi du ESK sindikatuak. Besteak beste, aldarrikatzen dute Correosek zerbitzua barneratzea, azpikontratatutako enpresaren lan-baldintza prekarioak direlako.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista