Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

BSHko batzordeak zuzendaritza 'shock' egoeran dagoela adierazi du

Ekonomia

2025, urt. 03 - 08:01

Enpresa Batzordeko kideak BSH Espainiako gerentziako ordezkari batekin bildu dira ostegun honetan Ezkirotzeko lantegian. Juanjo Hermoso de Mendoza BSH Eskirotzeko enpresako enpresa-batzordeko presidenteak ostegun honetan adierazi duenez, lantegiaren zuzendaritza 'shock' egoeran dago, enpresaren itxieraren iragarpena dela eta.

Bilera horretan, adierazi duenez, batzordeak datu zehatzak eskatu dizkio BSH Espainiako gerentziari, “kuantifikatu ahal izateko eta zertaz hitz egiten ari diren jakiteko; ekainaren 16an iragarritako erabakiaren aurrean konponbideak bilatzeko". Langileek adierazi dute urtarrilaren 7an edo 8an, "zuzendaritzak egiten duenaren arabera", batzarrak egingo dituztela.

Bileratik "ondorio nahiko argia" atera dutela azpimarratu dute; BSH Espainia "ez dela negoziatzeko bitartekari egokia berrindustrializazio egitasmo bat bilatzeko edo ixteko erabakia atzera botatzeko. Horregatik, Alemaniarekin hitz egin nahi dute. Hori urtarrilaren 10ean Madrilen, Lan Ministerioaren egoitzan, egitekoa den bilera bat izan daiteke, eta, esan duenez, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza bat joango litzateke bertara, Maria Txibite presidentea eta Mikel Irujo eta Karmen Maeztu kontseilariak buru dituela. Ez dago baieztatuta BSH Alemaniako ordezkariak bertan izango direnik.

Hamaika Telebista