Carrefourrek ez du Uvesco erosiko
Ekonomia
2024, abe. 10 - 08:12
Eten egin da, oraingoz, BM eta Super Amara supermerkatuen salmenta. Uvesco taldeak ofizialki jakinarazi dio Carrefourri bertan behera utzi duela salmenta eragiketa, Frantziako banaketa taldeak eskaintza irmorik aurkeztu ez duelako. Uvesco Taldea ere Super Amarako jabea da, eta Irunen du egoitza, PAI Partnersek 2021eko abenduan partaidetza nagusia eskuratu ondoren.