CCOOk Industria Ituna indarrean jartzea exigitu dio Madrilgo Gobernuari
Ekonomia
2022, abe. 15 - 13:12
Espainiako Estatutako Industria Itunaren alde, CCOO sindikatuak 50.000 sinadura aurkeztu dizkio Madrilgo Gobernuari gaur goizean. Bitartean, gainera, protestak egin dituzte Espainiako Gobernuko hainbat delegaritzetan, eta Euskal Herrian, Gasteizen eta Iruñean elkartu dira. Izan ere, sindikatuak exigitzen dio Sanchezen Gobernuari indarrean jartzea Industria Ministerioak hitzemandako industriaren aldeko ituna.