Cementos Rezolako langileek protesta egin dute Donostian enplegu-erregulazioko espedientearen aurka
Ekonomia
2024, uzt. 10 - 07:07
Cementos Rezolako langileek manifestazioa egin dute astearte goizean Donostian, enpresako zuzendaritzak planteatutako enplegu-erregulazioko espedientearen aurka agertzeko. Martxa Antiguako tuneletik abiatu da eta hirigunean amaitu da.
Uztailaren 5etik daude greba mugagabean Donostiako Heilderberg Materials Cementos Rezolako langileak. Espedienteak 56 langileri eragingo die, lantegiko deskarbonizazio-prozesuaren baitan.