CEOE pantronala lanbide arteko gutxieneko soldata igotzearen azken akordiotik kanpo
Ekonomia
2024, urt. 12 - 12:01
Diputatuen Kongresuak langabeziako sorospena erreformatu behar zuen dekretua bertan behera utzi ostean, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak iragarri du erreforma gizarte eragileekin negoziatuko duela, eta horretarako bilerara deitu ditu gaurko. Batzarrean, orobat, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera ere adostu nahi du Lan Ministerioak.
Lanbide arteko gutxieneko soldatari dagokionez, Lan Ministerioak % 4ko igoera proposatu die aldeei, eta sindikatuek % 5ekoa. CEOE patronalak iragarria du akordiotik kanpo geratuko dela. Diaz bi aldeekin bildu zen astelehenean, baina antzua izan zen batzarra. Are gehiago, Lorenzo Amor CEOEko presidenteordeak batzarraren ondotik iragarri zuenez, patronala "ez da akordiora bilduko", eta Gobernua "xantaia" egiten ari dela salatu zuen.
Langabeziako sorospenaren erreformari dagokionez, Lan ministroak gogorarazi du Eztabaida Sozialerako Mahaian eztabaidatu ezinda utzi zutela, Exekutiboak abenduaren 31a baino lehen onartu behar zuelako (Europako Generation Next funtsen laugarren zatia, 10.000 milioi euro, kobratu ahal izateko).
"Orain bai, Eztabaida Sozialerako Mahaian aztertuko eta negoziatuko dugu", aldarrikatu du.