CEOEk harremanak hautsi ditu Madrilgo Lan Ministerioarekin
Ekonomia
2022, abe. 15 - 12:12
CEOEk harremanak hautsi ditu Madrilgo Lan Ministerioarekin. Izan ere, patronalaren ustez, lan erreformari traizio egiten dio PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk adostutako neurria. Izan ere, koalizioak Madrilgo Gobernuarekin elkar hartu zuen Lan Ikuskaritzari enplegua erregulatzeko espedienteak geratzeko ahalmena ematea. Hala, legea onartuz gero, Lan Ikuskaritzak derrigorrez ebatzi beharko du egoera egokia den edo ez enplegua erregulatzeko espedienteak baimentzeko.