Skip to main content

Colisée Miñano egoitzako langileak greban jarraituko dute lan baldintzak ez badira hobetzen

Ekonomia

2024, aza. 14 - 13:11
Colisée Miñano, Gasteizko erresidentziako langileak greban jarraitzen dute. Langileen esanetan, aurrerapenik egon ezean, enpresaren hertsapenen eta %70eko gehiegizko gutxieneko zerbitzuen arren, greban jarraituko dute. ELA sindikatuak deitutako grebak lan baldintzen hobetzea dauka helburu. Halaber, patronalak langileak entzutea, kalitatezko zaintza emateko haien lana baloratzea eta egoilarrak duintasunez zaintzea aldarrikatu dute langileek. Erresidentziako langileek enpresarekin negoziatzen jarraitzen badute ere, funtsezko hobekuntzarik eskaintzen ez dietela salatu dute. Langileek, urteko lanorduak jaistea eta soldatak nabarmen hobetzea eskatu duten bitartean, enpresak hau ukatu eta “langileen borondate ona” baloratzea proposatu du. Langileek proposamen hau botere abusutzat zein xantaiatzat hartu dutelarik. Colisée Miñano erresidentzia titulartasun pribatukoa bada ere, eskaintzen dituen 91 plazetatik, 45 itundutakoak dira. Aurten egoiliarrentzako kuota %6 eta %10 batean igo bada ere, LGSa ozta-ozta gainditzen duten soldatekin langileei egoitzen eta etxebizitza komunitarioen estatuko hitzarmena aplikatzen zaiela eta plusak murriztu dituztela salatu dute manifestalariek. Halaber, urte hasieran, erresidentziaren eta Foru Aldundiaren artean, ll. Ituntzeko Esparru Akordioa sinatu zen. Ordutik, enpresak hitzartu zuen lan baldintzen hobekuntza bermatu ez duela salatzen dute langileek.
Hamaika Telebista