Skip to main content

Danel Begoña, Artxandako funikularreko langilea: “Enpresak ez du langileen proposamenik onartu”

Ekonomia

Danel Begoña Artxandako funikularreko langilearekin hitz egin dugu beren lan egoera hizpide. Salatu du enpresak ez duela egoera bideratzeko langileen proposamenik onartu hainbat greba egun egin badituzte ere, eta abenduaren 22tik 31ra beste 10 greba egun deitu dituztela adierazi du: “Enpresa publikoa izanik, ez du dirurik galtzen du greban gauden bitartean, eta ikusi dugu ez duela inolako presarik egoera bideratzeko. Egoera hau bizitzea da inoren gustukoa, eta borrokan jarraituko dugu”.

Begoñaren esanetan, lau bilera eduki dituzte enpresarekin, eta bilera horietako edukia “eskasa” izan da. Nabarmendu du hiru aldarrikapen nagusi dituztela, aurreikusitako bajak ordezkatzea, eta aurreikusita ez daudenak hamaseigarren egunetik aurrera ordezkatzea eta ordezkapenak arautzea. Azpimarratu du kalitatezko zerbitzua ematea dela beren helburua: “Pertsonak mugitzen ditugu, ez merkantziak, eta horretarako kalitatezko lan baldintzak behar ditugu”.