Skip to main content

Daniel Harotzarene, Lan berri kooperatiba: “Ipar Euskal Herrian ekonomia sozial eta eraldatzailearen egitura nahiko ahula da”

Ekonomia

2023, mar. 23 - 15:03

Lan Berri kooperatibak eta Andere Nahia eta Hemen taldeek federazio bat sortu dute balio batzuen inguruko tokiko ekonomia saretzeko. Daniel Harotzarene Lan Berri kooperatibako kideak nabarmendu du beren lana dela enpresak formatzea: “Guk badugu gure lan egiteko modua, eta nahi dugu bultzatu hainbat balio: kolektiboki lan egin, elkarlan printzipioak, elkar kooperazioa, eta baita ere, nola egin lotura gehiago lurraldearekin”.
Hori horrela, Harotzarenek nabarmendu du ohartu direla Ipar Euskal Herrian ekonomia sozial eta eraldatzailearen egitura “nahiko ahula” zela, eta “printzipioa ez zela bereziki argia”. Hori horrela, nabarmendu du beren helburua dela enpresak etorraraztea, baina balore batzuen inguruan lan egiten duten Ipar Euskal Herriko enpresak”.

Hamaika Telebista