Skip to main content

Denbora librea balioan jartzeko, Bizkaiko merkataritza mobilizatuko da martxoaren 26an

Ekonomia

2023, mar. 09 - 10:03
Bizkaiko merkataritzako lan hitzarmenaren 28.negoziazioa bileran ez dute akordiorik lortu.
Soldata igoera izan ohi da patronal eta sindikatuen desostasun nagusia. Patronalak KPIaren araberako soldata igoera eskaini die, baina udako larunbat arratsaldetan lan egitearen truke.
Patronalak egindako proposamena onartezina dela deritzote ELAk eta LABek. Martxoaren 26an, igandea, mobilizazioa egingo dute, eta bertan, denbora librea balioan jarriko dute sindikatuek. Negoziazioaren blokeoa salatzeko, Aste Santua aurretik hiru eguneko greba deitu dute ELAk eta LABek.
Hamaika Telebista