Disport Ekiko langileek soldatak kobratu ezean greba mugagabea egingo dute
Ekonomia
Beste behin Gasteizeko zentro zibikoetako langileak hilabeteko lehen astean kobratu beharreko soldatak jaso gabe daude. Beraz, martxoak 8an ez badute beraien soldatak jasotzen, hurrengo egunean greba mugagabea martxan jarriko dutela adierazi dute. Aurreko hilabetean egoera berdinean aurkitu ziren Disport Ekiko begirale, sokorrista, garbitzaile, zaintzaile eta Gasteizeko kirol jarduerak bultzatzen dituzten beste hainbat langile. Oraingo honetan bezala, greba deitu zuten soldata eske eta otsailak 23an, 16 eguneko atzerapenarekin, beraien nominak jaso zituzten. Hala ere, egoera berriro errepikatu da, Gasteizko Udalak kontratatutako enpresako 150 langile lan baldintza prekario honetan kokatuz. Sindikatuek adierazi duten bezala enpresak ez du hitzarmenean zehatutakoa betetzen. Disport Ekiko enpresak soldatek hilak 26a arteko atzerapena izango zutela azaleratu zien langileei, udalak berandu ordaindu ziela esanez. Aldiz, Gasteizeko Udalak enpresak esandakoa ukatu du, nominak langileei garaiz ez bideratzea enpresaren erabakia dela esanez.