Disport Ekiko langileek greba mugagabea deituko dute egoera ez bada hobetzen
Ekonomia
Mikel Lopez de Ciordia
2024, ots. 19 - 13:02
Asanblada egin ondoren Disport Eki enpresako langileek adierazi zuten egoerak berdin jarraituz gero, otsailak 27an greba mugagabea deituko dutela. Lan baldintza hau salatzeko mobilizazioak ere egingo dituzte, enpresarekin duten kontratua desegiteko eskaera eginez. Honako hau ez bada betetzen, otsailak 27an langileek grebari ekingo diote. Disport Eki Arabako udaletan kirol-instalazioei buruzko zerbitzuak ematen dituen enpresa da. Azken urtetan hainbat gatazka izan dituzte langileekin, izan ere, nominak berandu ordaintzen dutela salatu dute langileek. Hilabete erdian oraindik soldata kobratu gabe daude, nahiz eta hitzarmenari dagokionez hilaren 7a da atzeratu daitekeen data muga. Enpresa honetako plantila 150 langile ingurukoa da eta gabonetako parkeak, ekitaldietako materiala, kirol-zerbitzuak, instalazioak, ikastaroak, ingurumen zerbitzuak… kudeatzearen ardura dute. Enpresa eta udala gatazka sahiesten ari diren bitartean, langileak dira egoera honen aurrean pausua eman dutenak. Honen aurrean, LAB sindikatuak otsailaren 26an langileek soldatak kobratuko dituztela adierazi du.

















