Donostiako Udalak Nobu hotelari arauak bete gabe milaka euro irabazten utzi izana salatu dute
Ekonomia
2023, aza. 22 - 12:11
Donostiako Udalak Mirakontxan dagoen Nobu hotela aldi baterako ixteko agindua eman du, hirigintzako araudia ez betetzeagatik. Bizilagunekin plataformak salatu du Nobu hotelari ehunka mila euro irabazten utzi diola Udalak udako denboraldian, arauak betearazi gabe. Hotela itxi egin dute oraingoz, ez duelako lehen erabilerarako baimena eskuratu, eta beraz, diru-sarrera hori eten egin diote, baina harremanetan daude ikusteko ea nola bete ditzaketen baldintza guztiak berriro irekitzeko.