Skip to main content

Donostian laborategiko haragia ekoizteko eraikitzen ari diren plantaren kontrako protesta egin du EHNEk

Ekonomia

Laborategiko haragiak “patenteen menpe bizitzera” bultzatzen duela salatu du sindikatuak. JBS konpainia jabeak hasieran 1.000 tona haragi ekoiztu nahi ditu urtean, gero 4.000 tonako ekoizpenera iristeko. Nekazari sindikatuaren ustez, “elikagaiek ezin dute gutxi batzuen patrikak betetzeko merkantzia izan”.

Sindikatuak adierazi du laborategiko haragia animalientzat eta klima aldaketarentzat onuragarria dela eta defendatzen duen diskurtsoak “gabeziak” dituela. Zelulen ugalketa erregulatu gabe dagoela ohartarazi dute eta planta horiek CO2 isurketa handiagoa eragiten dutela diote.