Skip to main content

EAEko ekonomiaren gorakada orokorrak 18.318 lanpostu sortu ditu

Ekonomia

2024, ira. 26 - 14:09
Eustat-ek plazaratutako azken datuen arabera, aurtengo bigarren hiruhilekoan, ekonomiak %1,8ko igoera izan du Euskal Autonomia Erkidegoan pasaden urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Lurraldeka, Arabako Barne Produktu Gordina urte arteko % 1,4 hazi zen; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 1,9. Enpleguak ere, lanaldi osoko lanpostuak kontuan hartuta, hazkunde positiboa izan du 18.318 lanpostu sortuz. Urte arteko %1,9ko igoera, hain zuzen. Igoera hau zerbitzuen sektorearen bilakaera onari esker izan da, batez ere. Bigarren hiruhilekoan sektore guztietan hazkundea egon bada ere, zerbitzuen sektorean %2,3ko gorakada eta lehen sektorearen %2,8koa dira aipagarrienak. Bestalde, Industriak % 0,4ko igoera izan zuen bakarrik baina proportzio berean jaitsi zen aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. EAEko igoera ekonomikoa Espainiako Estatuko ekonomia osorako zenbatetsitakoaren azpitik dago, baina Eurogunekoaren eta Europar Batasun osoaren gainetik.
Hamaika Telebista