EH Bilduk Bilboko fiskalitatean aldaketak eskatu ditu
Ekonomia
2019, ira. 17 - 14:09
Koalizioak, hori lortzeko, 17 emendakin aurkeztu ditu gaur. Beraien nahia hiriko fiskalitatea "justuagoa" eta "progresiboagoa" izatea da. Hori lortzeko, zergen zama enpresa handien gainean egon behar dela aldarrikatu dute, errenta txikienei eta autonomoei lagunduz.