EH Bilduk eta ERCk akordioa lortu dute Espainiako Gobernuarekin etxebizitzen alokairuen prezioa mugatzeko
Ekonomia
Ane Garitaonandia
2023, api. 17 - 02:04
EH Bilduk eta ERCk Etxebizitza Lege berria adostu dute Espainiako Gobernuarekin. Horren bidez, tentsioan dauden eremuen deklarazioa handituko da, alokairuen prezioa KPIren bilakaera baino egonkorragoa eta baxuagoa den "euste-indize" berri batekin muga eginda.