Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

EH Bilduk Jaurlaritzari proposatu dio 2025ean askatuko diren BOEak erostea

Ekonomia

2024, aza. 14 - 12:11

2025ean libre izango diren Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) guztiak erostea proposatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari. Alokairu sozialetara bideratu eta ahalik eta parke publiko handiena eskaini ahal izateko helburuarekin. Etxebizitza-politikak lantzeko erakundeen arteko bileran, Pello Otxandianok, libre geratuko diren Lakuako BOE guztiak erostearen proposamena helarazi dio Lakuako Gobernuari.

2.342 etxebizitza aurreikusten dira eta honetarako 350 milioi euro inguruko aurrekontua beharko litzatekeela aurreratu du alderdiak. Erakundeen arteko bileran bestalde, BOEak merkatu libreko etxebizitza bihurtu arte hogei edota hogeita hamar urteko epea igarotzea, Gasteizko Legebiltzarrak bere garaian ezarritako legedi baten ondorioa izan dela mahai-gaineratu da. Araudi horrek aukera ematen zuen epe hori bete ondoren, etxebizitza babestuak merkatu librean sartzeko. Hala ere, denborarekin, eta etxebizitza babestua eskuratzeko aukera bermatu nahi den horretan, gerora egin diren legeetan xedapen hori aldatu egin da.

Hamaika Telebista